Azkue Fundazioa

Quechua

Autoglotonimoa: runa shimi.

Erabilitako beste zenbait izen: quechua. Runa shimi terminoak, autoglotonimoa, gizakien hizkuntza esan nahi du. Hizkuntzaren izena beste era batzuetan ere idazten da, hala nola, quichua edo kichwa, bereziki Ekuadorren.

Askorentzat quechuera hizkuntza-taldea den arren (Lewis, 2009; http://www.ethnologue.com), hiztunek hizkuntza bakartzat daukate. Nola nahi ere, Ekuador eta Argentinan, hizkuntza hau quichua edo kichwa izenarekin ezagutzen da eta quechuatik desberdintzen da, hiztunek ere horrela nahi ei dutelako (Uranga et al., 2007).

Baliabideak: