Azkue Fundazioa

Quichuera

Autoglotonimoa: runa shimi edo runashimi

Erabilitako beste zenbait izen: Hizkuntzaren izena quichua edo kichwa da. Runa shimi edo runashimi terminoak, autoglotonimoa denak, gizakien hizkuntza esan nahi du. Ekuadorreko quichuera hiztunek euren hizkuntza beregaina dela aldarrikatzen dute, eta quechueratik bereizten dela diote.

Quichuera eta quechuera hizkuntza beregainak ala aldaerak ote diren eztabaidaren inguruan, oro har, hiru joera dira aipagarri: 1) hizkuntza bakarra dela aldarrikatzen dutenak (Cerron Palomino, 1987); 2) quechuera eta quichuera bi hizkuntza beregain direla diotenak, bereziki Ekuadorreko eta Argentinako quichuera hiztunak (Uranga et al., 2007), eta 3) quechua hizkuntza taldea dela eusten diotenak (Lewis, 2009; www.ethnologue.com).