Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea • Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Etxeko lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004tik. Euskarari eskainitako zentro bakarra da eta bertan hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ezagutu daitezke.

Bilboko San Inazio auzoan dago, Euskararen Etxean kokatuta eta Azkue Fundazioak kudeatzen du.

Zentroaren edukiak berritu ditugu 2012an beraz aurretik ezagutzen bazenuen berriro etor zaitezke erakusketa berria bisitatzera. Gogoratu gainera sarrera doakoa dela!

EIZ-euskalkiak

Zer ikusi dezakezue Euskararen Interpretazio Zentroan?

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea: euskararen balio integratzailea hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak euskalkien aberastasuna ahozko tradizioaren interesa… Erakusketa osotzen duten gune ezberdinen artean, batzuk bereziki interesgarriak dira. Bisita hasteko “Euskararen misterioa” dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek. Pantaila ezberdinetan zehar, eduki elkareragileen bidez, bisitariek euskararen inguruko zenbait eduki ezagutzeko aukera izango dute eta jarduera atsegin batzuekin praktikatu.

EIZ-barruan

Informazio orokorra:

Bisita gidatua:

Doakoa da bisita. Norberak bere kabuz egin dezake edo gida profesionalaren laguntzaz. Gidak edukiak eta azalpenak doitzen ditu bisitarien ezagutza maila, jakin-mina eta interesetara.

Lau hizkuntzatan eskaintzen dugu bisita: euskara, gaztelania, ingeles eta frantsesez.

Kokapena:

Bilboko San Inazio auzoan dago.
Agoitz plaza, 1. Lehendakari Agirre etorbidearen 150. zenbakiaren parean.

Garraio publikoaren bidez heltzeko oso erraz dago, metroa eta autobus linea ezberdinak daudela inguruan:

  • Metroa: Sarriko edo San Inazio geltokiak. San Inazioko geltokitik atera ezkero, Lekeitio izeneko irteera.
  • Bilbobusak: 10, 13, 18 eta 71 lineak
  • Bizkaibus lineak:
    • A2314 (Bilbao-EHU). Lehendakari Agirre etorbideko 151. zenbakian gelditzen da.
    • A3411 / 3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbao). Lehendakari Agirre etorbideko 154. zenbakian gelditzen dira.

Ordutegia:

Urte osoan zehar astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke, 9:00etatik 17:00ak arte.
Hilean larunbat bat goizez zabalik, 10:00etatik 14:00ak arte. Hemen sakatu hurrengoa zein den ikusteko.

Uda garaian, ekaina eta abuztua bitartean, larunbata guztietan zabalik, 10:00etatik 14:00ak arte.

Abuztuan 10:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik larunbatera.

Bisita eskatzeko:

Zure hitzordua erreserbatzeko bide hauen bidez egin zenezake:

  • Hemen sakatu zuzenean bisita erreserbatzeko.
  • Telefonoz: 94 402 80 81 telefono zenbakira deituz.

Euskararen Interpretazio Zentroa doakoa da eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez bisitatu daiteke.

Bestalde, egutegiaz aparte beste ordutegi berezi batean etorri nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri eta aukerak ikusiko ditugu.

Ikus Euskararen Interpretazio Zentroko pantailen irudi batzuk. Bilbuma osoa ikusteko sakatu hemen.

euskararen bilakaera pantailaeuskalkien jokua pantailaeuskalkien jokuahitzen jatorria pantaila - itsasargiaHitzen jatorria pantaila - itsasargia