Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa • Ba al zenekien

Ba al zenekien

animazioa2

Zer ikusi dezakezue Euskararen Etxean?

Euskararen Etxearen lehenengo solairuan Euskararen Misterioa azaltzen duen Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004 urtetik.

Gogoratu sarrera doakoa dela! 
Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea. Bisita hasteko “Euskararen misterioa” dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Pantaila ezberdinetan zehar, eduki elkareragileen bidez, bisitariek euskararen inguruko zenbait eduki ezagutzeko aukera izango dute eta jarduera atsegin batzuekin praktikatu.

Informazio Praktikoa

-Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 9etatik 17ak arte. Hilean larunbat bat goizez zabalik (Abenduan 29a izango da, 10etatik 14ak arte). Abuztuan 10etatik 14ak arte.

-Bisita gidatua izan daiteke eskatuz gero.

-Erreserbak egiteko: 944028081

-Kokapena: Aoiz Plaza 1 (Lehendakari Agirre 150 zenbakitik gertu)

-Metro: Sarriko edo San Inazio geltokiak (Zona 1)

-Bilbobusak: 10, 13, 18 y 71