Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa • Bisita eskatu

Euskararen Interpretazio Zentroa Euskararen Etxean dago, Bilbon, eta bisita gidatuak egin daitezke astelehenetik larunbatera. Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira.

Erreserba hemen azpian dagoen inprimakiaren bidez egin daiteke. Bisitak 4 hizkuntzatan egin daitezke (euskara, gaztelania, ingelesa eta fratsesa) eta doakoa da. Taldeka edo banaka egin daiteke, eta  ikastetxeentzat bisita berezi bat egiten dugu, komiki digitalen tailer berezi batekin.

Formulario de reserva

Bisita eskatu

1

Ikastetxe edo ikasle bat zara? ala bakarka edo taldeka etorri nahi duzu?

Sarbideak

Horretaz gain, garraiobide publikoekin oso ondo komunikatuta dagoen lekua da: metro geltoki bat eta bi autobus geltoki bertan daudelako.

  • Metroa San Inazioko geltokia (Lekeitio irteera) eta 200 m aurrera
    Sarrikoko geltokia: beherantza eta 300 m aurrera
  • Autobusak Bilbobus lineak: 10, 13, 18, 71 Lehendakari Agirren gelditzen dira
    Bizkaibus lineak: A2314 (Bilbo-EHU) 151 Lehendakari Agirren gelditzen dira
    A3411/3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbo) 154 Lehendakari Agirren gelditzen da