Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa • Komiki digitalen tailerra

Komiki digitalen tailerra

Azkue Fundazioa - komiki digitalen logoa

EUSKARAREN ETXERA BISITAN DATOZEN IKASTETXEETAKO TALDEEKIN BURUTUTAKO TAILERRA ETA LEHIAKETA

2016-17 ikasturtean komiki digitalen lantegia eta lehiaketaren bosgarren edizioari ekingo diogu.
Egitasmo hau Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako ikasle taldeekin lantzen dugun lantegia da; lantegi honetan egiten den lana lehiaketa batetan parte hartzen du eta ikasleek, lanaren egileek, sariak jaso ditzakete.

Nori zuzenduta dago?

Esan bezala, lantegi hauek Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeekin egiten ditugu. Euskararen Interpretazio Zentroa ikusteko hitzordua erreserbatzen duten ikastetxeekin burutzen ditugu.

Tailer eta lehiaketa honetan parte har dezakete Lehen Hezkuntza 5. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleek. Lehiaketan parte hartzeko, kategoria ezberdinetan banatzen dira.

Zer egiten da komiki digitalen lantegian?

Euskararen Interpretazio Zentrora egiten den bisitak bi zati ditu: euskararen bidaia deritzoguna egin, hizkuntzari buruzko historia, bilakera eta datu interesgarriak ezagutuz; eta bigarren zatian tailer praktiko bat egiten da, ordenagailuekin.

Euskararen Etxeko mediategia aretoan burutzen da lantegia. Euskara eta teknologia lotzen dituen eta adin tarte horretako interesekoak diren sei gaietako bat lantzen du talde bakoitzak, begirale baten laguntzaz.
Begiraleak gaiaren inguruko edukiak azaldu eta ikasleekin elkarrizketa bultzatzen du.

Ondoren, ikasleek bikoteka lan egingo dute, ordenagailuen aurrean sormena erabiliz eta landutako gaien inguruan sakonduz.
Komiki bat eskainiko zaie: komikia gaiari dagokio eta marrazkiak agertzen ditu, baina gidoirik ez, testurik ez. Hau da hain zuzen ere ikasleek bete behar izango duten lana: komiki horren gidoia asmatu eta bunbuiloak bete, istorioak zentzua izan dezan eta landu duten gaia lotuz.

Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasle taldeek lana bidaliko digute. Ikasturte bukaeran epaimahai lanak egingo dituen profesionalen talde batek lan guztiak baloratu egingo ditu eta gai eta kategoria bakoitzeko bi irabazle aukeratuko ditu.

Lanak baloratzeko, sormena, gaiarekin eta istorioaren arteko lotura eta erabilitako hizkuntza kontutan hartuko dira.

KomikiDigitalak_Sexting-irudia

Kategoriak

Lehiaketa burutzeko bi kategoria ezberdin ezarri ditugu:

  • 1go kategoria: LH 5 eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak
  • 2. kategoria: DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak

Gaiak

Esan bezala, ikasleek landuko dituzten gaiak euskara eta teknologia lotzen dute eta adin horretan egiten duten teknologiaren erabilpenaren inguruko informazioa, kontzientziazioa eta ardura piztea da gure helburua.

  • 1go kategoriako taldeek gai hauek landuko dituzte:

    • Euskara interneten

      Gero eta ekintza gehiago egin daitezke euskaraz interneten. Euskara sarean dago ere eta aukera ugari ditugu gure hizkuntzan nabigatzeko.

    • Pribatutasuna sare sozialetan

      Gazteek sare sozialak erabiltzen dituzte gaur egun eta heuren bizitzaren beste esparru bat da mundu digitala. Zer izan behar da kontutan pribatutasuna zaintzeko?

    • Smartphonen erabilera

      Nerabeek gero eta lehenago erabiltzen dituzte smartphoneak eta hauek eskaintzen dituzten baliabideak. Baina, badakite zein segurtasun neurri hartu behar dituzten kontutan? Zer gerta daiteke ardurarik gabe erabiltzekotan?

  • 2. kategoriako taldeen gaiak:

    • Pribatutasuna sare sozialetan

    • Creative Commons eta edukien partekatzea

      Egun, ikasleek internet erabiltzen dute lanerako, harremanetarako, ikasteko… Sarean bilatzen dute informazio ia guztia. Baina beste erabiltzaile batek sortutako edukiak erabiltzerakoan baldintzak daudela ezagutu behar da. Eta gure edukiak partekatzeko eta hauen gaineko eskubideak emateko baliabideak daudela ere ezagutu behar da; Creative Commons lizentziak eta sarean partekatzeko aukerak.

    • Sexting-a

      Zer da sexting-a? Ze arrisku dago praktika hau burutzerakoan? Egia al da interneten geratzen direla nik argitaratutako edukiak?

Hemen sakatu gai bakoitzaren edukia ikusteko.

Sariak

Bi kategoriatan eta gai bakoitzeko sariak hauek izango dira:

  • 1go kategoria: LH 5 eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak: landuko diren gai bakoitzeko bi sari.
  • 2. kategoria: DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak, gai bakoitzeko bi sari.