Azkue Fundazioa

Euskararen Interpretazio Zentroa

Lehiaketako aurreko edizioak

komiki-taillera

2016ko iraila eta 2017ko ekaina bitartean komiki digitalen lantegi eta horrekin lotutako lehiaketaren 5. edizioa ospatu genuen.

Edizio honetan burutu ditugun 171 tailerretan 60 ikastetxe ezberdinek parte hartu zuten, guztira 3886 ikaslek burutu zutelarik. Lehiaketan ia 1700 lan aurkeztu izan zituzten gazteek. Beste behin ere arrakastatsua izan zen edizio hau. Ingurune digitalean euskaraz sortu, ikasi eta trebatzeko aukera paregabea.

 

Kategoriak eta landutako gaiak

Euskararen Etxera bisitan datozen taldeekin burutzen dugun jarduera honetan bi kategoria desberdin banatzen ditugu, lehiaketan parte hartzeko mailak sailkatzeko.

Kategoria bakoitzean hiru gai desberdin lantzen ditugu.

Honelaxe banatzen ditugu:

  • 1go kategoria: LH 5 eta 6.mailakoak eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak
    • Euskara interneten
    • Pribatutasuna sare sozialetan
    • Smartphonen erabilera
  • 2. kategoria: DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak:
    • Pribatutasuna sare sozialetan
    • Creative Commons eta edukien partekatzea
    • Sexting-a

Irabazleak eta sariak

Guztira 12 lan saritu ziren eta 27 gazte suertatu ziren irabazle: lehenengo eta bigarren kategorian internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak gaiekin lotutako lehenengo, bigarren eta hirugarren sari bat eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sareari buruzko gaian bigarren kategoriako hiru sari.

Sarituak:

1.KATEGORIA

GAIA Saria IRABAZLEA IKASTETXEA
Pribatutasuna sare sozialetan

 

1 Ane Moledo Uribe eta Anabel Egurrola Wienke Barrutialde ikastetxea (Urdaiabai)
2 Maialen Garitano Perez eta Aritz Aranguren Santamaria Antoniano Ikastetxea (Zarautz)
Euskarak badu lekua interneten

 

1 Leire Pérez  Rodriguez eta Izaro Bilbao Gomez Urkitza eskola (Bakio)
2 Ione Verguizas Martinez, Irati Blanco Pérez eta Imanol Relloso Hernando San Juan Bosco – Salesianos (Gurutzeta – Barakaldo)
Smartphonen erabilera

 

1 Izarra González Vivanco eta Joseba Ciarreta Goiriastuena IES Ignacio Ellacuria BHI (Zurbaran – Bilbao)
2 Iraia Beain Lazaro, Aimar Perez Martinez eta Ane Eguren San Nicolás Axular Lizeoa (Donostia)

2.KATEGORIA

GAIA Saria IRABAZLEA IKASTETXEA
Pribatutasuna sare sozialetan 1 Urko Osoro Arrieta eta Eneko Mayoral Lemos Itzio BHI (Eibar)
2 Danel Beobide Inciarte eta Josu Bastida Eguren Itzio BHI (Eibar)
Creative Commons 1 Leire Heras Manterola eta Jon Aperribay Calvo Talaia BHI (Hondarribia)
2 Jaione Echeveste Andalurria, Manex Iñarra Arozena eta Maialen Alza Santos Talaia BHI (Hondarribia)
Sexting-a 1 Amaia Garrido Lizarraga eta Anne Zubieta Zapirain Orereta Ikastola (Orereta)
2 Alba Ruiz de Gopegui Lodeiro eta Soundous El farah IES Kantauri BHI (Santurtzi)

Sari banaketa ekitaldia

Euskararen Etxean ospatu genuen irailaren 30ean. Irabazleek eta hauen lagun, guraso, tutoreek aukera izan zuten Tor Magoak egindako trukoetaz disfrutatzeko.
Sariei dagokionez, irabazle bakoitzak komiki sorta bat eta opari teknologikoak lortu zituzten: dronak, argazki kamerak, altaboza eramangarriak eta GoPro kamerak. Gainera, irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukera dute.

flickrEkitaldiaren argazki bilduma ikusteko hemen sakatu

Komiki digital irabazleak ikusteko hemen sakatu