Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa  •  Komiki Digitalen Tailerra • Laugarren edizioa

Euskararen Interpretazio Zentroa

Lehiaketako aurreko edizioak

komiki-taillera

2015eko iraila eta 2016ko ekaina bitartean komiki digitalen lantegi eta horrekin lotutako lehiaketaren 4. edizioa ospatu genuen.

Edizio honetan 145 lantegi burutu dira, 63 ikastetxeetatik etorritako 3486 ikaslek hartu dute parte, guztira 1354 lan aurkeztu dira. Beraz, edizio arrakastatsua izan dela uste dugu, bai parte hartze aldetik eta bai ikasleei zabaldutako baliabide berrien aldetik. Sarea, pribatutasuna, edukien partekatzea eta euskara mundu digitalean erabili ahal izateko aukera berriak ezagutu dituzte jarduera hauen bidez.

Kategoriak eta landutako gaiak

Euskararen Etxera bisitan datozen taldeekin burutzen dugun jarduera honetan bi kategoria desberdin banatzen ditugu, lehiaketan parte hartzeko mailak sailkatzeko.

Kategoria bakoitzean hiru gai desberdin lantzen ditugu.

Honelaxe banatzen ditugu:

  • 1go kategoria: LH 5 eta 6.mailakoak eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak
    • Euskara interneten
    • Pribatutasuna sare sozialetan
    • Smartphonen erabilera
  • 2. kategoria: DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak:
    • Pribatutasuna sare sozialetan
    • Creative Commons eta edukien partekatzea
    • Sexting-a

Irabazleak eta sariak

Guztira 12 lan saritu dira eta 24 irabazle daude: lehenengo eta bigarren kategorian internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak gaiekin lotutako lehenengo, bigarren eta hirugarren sari bat eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sareari buruzko gaian bigarren kategoriako hiru sari.

Sarituak:

1.KATEGORIA

GAIA S IRABAZLEA IKASTETXEA
Pribatutasuna sare sozialetan 1 Maialen Jauregi Lucas, Laura Tomillo Jorge Solokoetxe BHI
Pribatutasuna sare sozialetan 2 Markel Sanchez Fernandez de Jauregi, Gorka Muguerza Garcia Elgoibar-Arreiturre BHI
Euskara interneten 1 Denis Gurei,

Ander Moreno Aurtenetxea

Mertzede Ikastetxea
Euskara interneten 2 Ander ibarrondo Barberia,

Lander Salvador Noblejas

Atxandape Ikastola
Smartphonen erabilera 1 Erin Eguren Mendizabal,

Paule Fernandez Iriarte

IES Elorrio Institutoa BHI
Smartphonen erabilera 2 Ariane Vaillant Lomas,

Khadija Yanouri Wahbi

IES Ignacio Ellacuría – Zurbaran

 

2.KATEGORIA

GAIA S IRABAZLEA IKASTETXEA
Pribatutasuna sare sozialetan 1 Leire Morales Elcoroaristizabal,

Aitziber Kortabarria Larrea

Asti-Leku Ikastola
Pribatutasuna sare sozialetan 2 Iraide Zabala Tejera,

Yanis Olmo Lopez

Asti-Leku Ikastola
Creative Commons 1 Marina Romon Kortabarria,

Amaia Rodriguez Badiola

Joxe Mari Iparragirre BHI
Creative Commons 2 Leire Núñez Rodríguez,

Oier Garbisu Hualde

IES Uni Eibar-Ermua BHI
Sexting-a 1 Karmele Castillo Maeso,

Naroa Luzuriaga Cardoso

Asti-Leku Ikastola
Sexting-a 2 Ainhoa Mardones Iza,

Maialen Hernández Morales

Gabriel Aresti BHI

Sari banaketa ekitaldia

Euskararen Etxean ospatu genuen urriaren 1ean. Irabazleek eta hauen lagun, guraso, tutoreek aukera izan zuten Tor Magoak egindako trukoetaz disfrutatzeko.
Sarieu dagokionez, irabazle bakoitzak komiki sorta bat eta tablet bat jaso zuen [ 7 eta 10 pulgadetako tabletak, neurri eta modelo ezberdinak kategoriaren arabera]. Gainera, irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukera dute.
Indira Landera, Iñigo López eta Arantzazu Aizpurua izan dira laugarren edizioaren epaimahikideak.

flickrEkitaldiaren argazki bilduma ikusteko hemen sakatu