Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa  •  Komiki Digitalen Tailerra • Bigarren edizioa

Euskararen Interpretazio Zentroa

Lehiaketako aurreko edizioak

2012an martxan jarritako ekimenarekin jarraituz, 2013ko urtarrila eta 2014ko ekaina bitartean lehiaketaren bigarren edizioa ospatu genuen.

Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Batxilergo artean izan diren ikasleek parte izan zuten, euren ikastetxeekin Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzen etorri izan zirenak eta bisita horrek osatzen zuen lantegian parte hartuz.

Ikastetxeetako talde hauek, euren adina eta ezagutza mailara doitutako bisita egin zuten eta lantegiarekin borobildu. Tailer hauetan, interneterekin harremanatutako gai ezberdinen inguruan jarduera praktikoa burutu zuten. Hasteko, internet eta teknologiarekin erlazionatutako gai bati buruzko edukiak lantzen zituzten eta, ondoren, komiki digitala formatuzko ariketa praktikoa burutzen zuten talde txikietan.

Ariketa horrekin lehiaketa bat ere jarri genuen martxan. Taldeek osatutako komiki digitalak aztertu eta bai istorioa, bai hizkuntza eta bai edukiekin bat egiteko gaitasuna baloratzen genituen.

Gaiak eta kategoriak

Bigarren edizioan hiru gai ezberdin landu izan ziren, bat talde bakoitzeko. Eta bi kategoria zituen, bakoitzean bi gai ezberdin landu zirela:

  • 1go kategoria: LH 5 eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. mailako taldeak
    • Euskara interneten
    • Pribatutasuna sare sozialetan
  • 2. kategoria: DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeak
    • Pribatutasuna sare sozialetan
    • Creative Commons eta edukien partekatzea

  

Lehiaketako parte hartzaileak

Bigarren edizioan guztira 180 lantegi eskaini izan ziren, 66 ikastetxe ezberdinek parte hartu zutela. Lehiaketan parte hartzeko 1.440 lan jaso genituen eta 2.900 ikaslek parte hartu izan zuten.

BIGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK

2014ko ekainean bigarren edizioa bukatutzat eman genuen. Kategoria eta gai bakoitzeko lehenengo eta bigarren saridunak aukeratu zituen epaimahaiak.

Hauek izan ziren bigarren edizioko irabazleak, kategoria eta gai bakoitzean eta bakoitzak jaso duen saria:

KATEGORIA 1 (LH5, LH6, DBH 1, DBH 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Euskara Interneten Gaizka Martinez eta Maren Bidaurrazaga
Gorondagane Ikastola. LH6. maila
Idauze del Valle eta June Sarasua
Karmelo Solokoetxe. DBH 1go maila
Galaxy Tab 3 8 GB 7´´ tableta Fnac Tablet 7´´ Plus tableta
Sare Sozialetan Pribatutasuna Xuban Muniozguren eta Aitor Lizabe
Markina BHI. DBH 2. maila
Erik Gallego eta Iker Bedialauneta
Arreiturre BHI. DBH 2. maila
Galaxy Tab 3 8 GB 7´´ tableta Fnac Tablet 7´´ Plus tableta
KATEGORIA 2 (DBH 3,  DBH 4, Batxi 1 eta 2) 1.go SARIA 2. SARIA
Sare Sozialetan Pribatutasuna Mikel Orbegozo
Gaztelueta. Batxilergo 1go maila
Xabier Biribai eta Amaia Sangroniz
UNI Eibar – Ermua. Batxilergo 1go maila
Galaxy Tab 3 16 GB 10´´ tableta Fnac Tablet 10´´ 3.0 32 GB tableta
Creative Commons Fernando Lucas eta Endika Moran
Astileku Ikastola. DBH 4. maila
Irati Sanchez eta Irene Martinez
Astileku Ikastola. DBH 4. maila
Galaxy Tab 3 16 GB 10´´ tableta Fnac Tablet 10´´ 3.0 32 GB tableta

Zorionak guztiei!

Irabazitako lanekin liburu bat egin dugu, doan esteka honetan deskargarri daukazue.