Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Interpretazio Zentroa • Zerbitzuak eta ordutegiak

Zerbitzuak eta ordutegiak

EuskararenEtxeaBanderolak

Euskararen Interpretazio Zentroa bisitariei begira prestatu da. Hau dela eta, bai instalazioak bai edukiak, talde-bisitak hartzeko erabat egokituta daude.

Taldeetako ikustaldiak eta publiko orokorra

Ibilbidean zehar, erakusketako edukiei buruzko azalpenak emango dituen gidari espezializatu bat egongo da bisitariekin.

Ikustaldiak lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) egiteko aukera dago eta aldez aurretik hitzartu behar dira 20-25 pertsona inguruko taldeentzat pentsatuak daudela kontutan harturik.

Gidak bisitariekin batera egingo du bisita eta hauen jakinmina, ezagutza maila eta interesetara doituko du edukia.

Egutegia eta ordutegia:

  • Urte osoan zehar astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke, 9:00etatik 17:00ak arte.
    Hilean larunbat bat goizez zabalik, 10:00etatik 14:00ak arte. Hemen sakatu hurrengoa zein den ikusteko.
  • Uda garaian, ekaina eta abuztua bitartean, larunbata guztietan zabalik, 10:00etatik 14:00ak arte.
  • Abuztuan 10:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik larunbatera.

Beste dataren batean etorri nahi izanez gero edo bisita mota berezia egin, jar zaitez gurekin harremanetan.

Bisita eskatzeko

Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.

Ikastetxeentzako ikustaldi gidatuak

EIZ-ikastetxeetako-bisitak2015-eu

Ikustaldi gidatu hauek ikastetxeetako ikasle taldeei zuzenduta daude: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklokoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren ziklokoei hain zuzen.

Bisitaldiak 20-25 ikasle inguruko taldeentzat antolatu dira eta gidari espezializatu batek zuzenduko ditu.

Ikastetxeetatik datozen taldeei bisita lau hizkuntzatan egiteko aukera eskaintzen zaie: euskara, gaztelania, ingeles edo frantsesez.

Bisita euskaraz egiten dutenentzat, Euskararen Interpretazio Zentroaren ikustaldiaz gain,  tailer teknologiko bat burutzea eskaintzen diegu baita ere. Tailer honetan komiki digital bat osatzearekin batera, teknologiarekin lotutako gai baten edukia lantzen dute begiralearekin.

Gai eta edukiek beti erabilpenaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa lortzearen helburua daukate. Ikasleek sortutako lanekin lehiaketa bat dugu martxan.

Egutegia eta ordutegia:

  • Ikasturte osoan zehar, iraila eta ekaina bitartean, goizez, 10:00etatik 14:00ak arte. Bi ordutako txandak erreserbatzen dira talde bakoitzeko.

Beste dataren batean etorri nahi izanez gero edo bisita mota berezia egin, jar zaitez gurekin harremanetan.

Bisita eskatzeko

Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.

Elgoibar-Arreiturri-EIZ-Bisita

Zerbitzu orokorrak

Ezinduentzat egokituta: Zentroak igogailua du minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonak sar daitezen. Honetaz gain, hauentzako bainugelak ere egokitu dira . Bestalde, Interpretazio Zentroak Irisgarritasun zigilua du:

Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, besteak beste, arropazaindegia eta informaziogunea daude.