Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea • Jarduerak eta espazioak

Euskararen Etxeko eraikinean aldaketak egin genituen 2014ko hasieran eta horiei esker edifizioari bi areto berri gehitu dizkiegu.

Hauen helburua euskarazko jarduera gehiago antolatu eta gauzatzeko espazioen kopurua eta eskaintza handitzea izan da eta auzoan eta hiri osoan euskara gizarteratzea, erabilpena sustatzea. Horretarako, mota oso ezberdinetako euskaraz burututako jarduerak antolatzen ditugu. Denetarik dago, publiko mota ezberdinetarako eta urte osoan zehar: erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak, ikastaro eta lantegiak, proiekzioak, familia eta haurrentzako zuzendutako jarduerak …

Ez dira soilik publiko euskaldunari zuzendutako jarduerak. Hauetako batzuetaz gozatzeko ez du zertan hizkuntzaren ezagutza sakona izan behar eta garrantzitsuagoa da hizkuntzarekiko ardura eta interesa izatea.

Beraz, euskalduna ez den bisitaria ere gonbidatzen dugu Euskararen Etxera etortzen eta euskararen esperientzia bizitzera.

Atal honetan jarduera guzti horien berri ematen dizugu eta jarduera bakoitzari dagokion informazioa bertan duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta jarduera hauek zabaltzen lagunduko gaituzulakoan ere, zure laguntza eskertzen dugu.

Egitarau osoa ikusteko, sakatu egun batean edo zerrendako edukietan.