Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Espazioak • Euskaldun berria aretoa

Jarduerak eta espazioak

Aretoen informazio teknikoa

  • Euskaldun berria aretoa

    Your text
  • Euskaldun berria aretoa

  • Euskaldun berria aretoa

Euskaldun berria aretoa

Euskararen Etxeko beheko solairuan dago, sarreraren ondoan. 2015eko Nazioarteko Euskararen Egunean Jaurlaritzak, diputazioek eta udalek euskaldun berriak omentzeko deialdiari erantzunez, Euskaldun berria aretoa izena jarri genion.

Espazio zabala da, argitsua (lehioak ditu kaleko bi aldetara). Kristalezko ormak ditu eta plazara ematen du. Jarduera ezberdinak antolatzeko aproposa: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak… Dekorazioak modernotasun itxura ematen dio eta jarduera txikiak antolatzeko aukera ematen du.

Baliabideak eta ekipamendua:

  • Espazioaren azalera: 92,20 m karratu
    Edukiera: 80 lagun inguru jezarrita.
  • Baliabideak:
    • Aurkezpenetarako mahaia
    • 40 aulki (behar izanez gero gehiago jartzeko aukera dugu)
    • Ordenagailua
    • Interneterako sarbidea
    • WiFia (zabalik eta doakoa)
    • Proiektore eta pantaila
    • Mikrofonoak
    • Aire girotua eta berogailua

Aretoei buruzko informazio tekniko osoa jasotzen duen txostena eskuratzeko hemen sakatu.

Areto hau erreserbatu