Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Musika ekitaldia: Naroa Gaintza: 22metrokoadro

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia: Naroa Gaintza: 22metrokoadro

Ekainak 11, Osteguna
19:30 - 21:00

Bilboko Udalak antolatutako Euskarazko Musika Lehen(a) Barrutian berriz dator Euskararen Etxera. Deustu eta San Inazioko auzoetan ostegunero euskal musikaz gozatzeko aukera egotea da programa honen helburua. Horretarako, leku ezberdinetan doako kontzertuak eskaintzen dira.

Ekainak 11ko ostegunean 22metrokoadro taldearen saioa izango dugu 19:30etatik aurrera. Naroa Gaintza ahotsean, David Nanclares gitarran, Alex Gonzalez baxuan eta Karlos Arantzegik baterian osatzen dute taldea. Musika kontzertu soil bat baino gehiago izango den ekitaldi batekin datoz:

“Belarrira kontatuko dizkizugu hamaika ipuin, hau da, ipuin asko; infinitu. Goxo eta bizi. Bizkor eta astiro. Eten barik. Atseden barik. Mundu osoa eraiki dugu 22 metro koadrotan. Segundo bi nahikoak dira gure mundua ikusteko. Han, bateria, hemen gitarra, bazter hartan, baxua, eta berton, ahots bat. Horixe baita 22 koadro, mundua kontatzeko modu bat.”


Tags: 22metrokoadrodeustueuskal musikaeuskararen etxeaEuskarazko Musika Lehen Barrutianmusika ekitaldiaNaroa GaintzaSan Ignacio