Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Hitzaldia: Alex Txikon

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Hitzaldia: Alex Txikon

Urriak 29, Asteazkena
19:00 - 21:00

Alex Txikon gurekin izango da berriro ere gurekin solasaldian aritzeko. Mendi, abenturazale, aizkolari eta beste hainbat zaletasun eta jarduerak burutzen dituen pertsonaia xelebre honek hainbat gauza kontatuko dizkigu.

Alexek harreman hestua dauka Euskararen Etxearekin eta maiz hurbiltzen da hitzaldiak emateko.

Bere hitzaldietan interesa, motibazioa, istorioen kontakizuna eta dibertsioa nahasten dira. Alexek bizitakoak kontatzen digu, baina beti modu xumean, bera den modukoa.

Nola suertatzen dira abentura berriak edo espedizioetarako ideiak? Nola bihurtzen dira ametsak errealitatea?
Mendi espedizio baten parte hartzea zer den ezagutuko dugu. Nola ateratzen diren indarrak egoera txarra denean eta nola egiten den aurre bizitza galtzeko arriskua dagoenean.

Hau eta beste gauza asko Txikonen beraren eskutik.


Tags: abenturazaleaalex txikoneuskararen etxeahitzaldiajarduerak euskarazmendizalea