Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Jardunaldia: Lehen hizkuntzatik eleaniztasunera: gehitu kendu barik

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Jardunaldia: Lehen hizkuntzatik eleaniztasunera: gehitu kendu barik

Otsailak 19, Osteguna
18:00 - 20:00

2015 urteko Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatzeko, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak Euskararen Etxean burutuko den jardunaldi bat antolatu du.

Lehen hizkuntzaren garapena, edozein dela ere hizkuntza hori, ez da eragozpena eleaniztasuna lortzeko. Ez dago norberaren hizkuntza galdu beharrik beste bat(zuk) ikasteko. Biderik interesgarriena bizi garen herrialdeko hizkuntza/k ikastea da. Nola egiten dute bide hau gurekin bizi diren etorkinak?

Itziar Idiazabal, MHO UNESCO katedrako koordinatzaileak, eta Euskal Herrian bizi diren zenbait etorkinek elkarrekin aztertuko dute lehen hizkuntzatik eleaniztasunerako ibilbidea nola egin daitekeen denontzat bizipen aberasgarria gerta dadin. Besteak beste, Pedro Pastor Medina, Karapeguako (Paraguay), Tanveer Hussain, Pakistaneko eta Théodore Soume, Beningo lagunek parte hartuko dute.


Tags: ehueuskararen etxeajarduerak Euskararen Etxeanjarduerak euskaraz bilbonjardunaldiaMunduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraNazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna