Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia

Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta

Azaroak 10, Osteguna
19:00 - 20:30

Azaroaren 10eko iluntzean Baga Biga Higa emanaldia izango dugu Euskararen Etxean. Mondragon Linguarekin batera antolatu dugu ekitaldi hau eta publikora zabalik dago, doan.

Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Baga Biga Higa

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola
magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

Baga Biga Higa Euskararen Etxean

Izena emateko

Hemen sakatu eta zure datuak bete.


Tags: Baga Biga HigaEñaut Elorrietaeuskarazko musikaren transmisioaMikel Markezmusika emanaldia