Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • ‘BatZuk: Euskararen lau aurpegi’ dokumentalaren proiekzioa

Jardueren Agenda

Aurkezpena

‘BatZuk: Euskararen lau aurpegi’ dokumentalaren proiekzioa

Martxoak 28, Asteartea
10:30 - 12:00

Korrikaren harira, ‘BatZuk: Euskararen lau aurpegi’ dokumentala aurkeztu dugu martxoaren 28an, asteartea, Euskararen Etxean.

Korrikak bere 20. ediziorako prestatutako dokumentala Galder Lizarraldek, Bilboko Korrika arduradunak aurkeztuko du martxoaren 28an, asteartea, goizeko 10:30etan, Euskararen Etxeko, beheko solairuan.

AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren sortzaileak dira. Lau herritarren bizipenak ditu ardatz: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunberenak. Euskaraz bizi den jendea, euskarara hurbildu dena, kolore eta ñabardura askotakoa dela erakutsi nahi izan dute lan horrekin.

Korrika Dokumentala Euskararen Etxean

SINOPSIA
Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela. Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean. Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.


Tags: BatZukBatZuk: Euskararen lau aurpegidokumentalakorrika