Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Borja Estankonaren kontzertua

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia

Borja Estankonaren kontzertua

Ekainak 26, Osteguna
19:30 - 21:00

Borja Estankona musikari eskarmentuduna da. Bere lehen urratsak Arean taldean ema zituen. Gero bakarkako ibilbideari ekin zion.

2011. urtean argitaratu zuen lehendabiziko lan homonimoa. Arratiarraren bigarren diskoak Fruitua izena dauka, eta horixe da batez ere, bere kontzertuetan zabaltzen duena.
Lan berrian askotariko hamaika rock kantu koloretsu eta bizizale bildu ditu kantariak. Lehen lanak, garai ilun baten amaiera ekarri zuen, eta gero argia sartzen saiatu zen, “zentzu horretan abesti hauek bitalistagoak dira, eta horrek erakusten du musikak sendotzen duela” dio kantariak.

Musikari dagokionez, bizkaitarra askeago aritu da lan honetan, eta borobiltasunaren ideia bilatu du. Halere, borobiltasun hori aniztasunaren bidetik aurkitu du. Diskoak dakarren estilo aniztasuna hainbat kantutan atzeman daiteke.

Hitzen haria, batzuetan surrealistak dira, eta beste batzuetan, aldiz, narratiboagoak. “Begiak itxi, edo begirada aurrera zuzendu, nonbaitera, eta abesti horren jatorri diren bizipenen irudiak nire barruan dantzatzen ikustea da gehien gustatzen zaidana abesterakoan” dio Borjak.

Grabazioa Gasteizko Sonora estudioetan Iñaki Alonso teknikariaren laguntzarekin burutu zuen. Ondoan, konfiantzazko musikarik izan ditu: Itxaso Etxebeste (baxua) eta Jimmy Arrabit (bateria). Biak ala biak aurreneko diskoan ere parte hartu zuten, eta zuzenekoetan ere aritzen dira Estankonarekin.


Tags: borja estankonaeuskararen etxeafruituajarduerakkantariakontzertuak