Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroa

Otsailak 23, Ostirala - Otsailak 24, Larunbata
10:00 - 14:00

Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?

Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia? horrelako galderak egin eta denon artean erantzungo ditugu, praktika ere tarteko.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:
• Nire ordenagailua
• Nire sakelakoa
• Gure bizitza

Datak eta ordutegia:

  • Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
  • Datak: otsailaren, 23an ostirala [goiz+arratsaldez] eta 24an, larunbata [goizez].
  • Ordutegia: goizeko 10etatik 14etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Izena emateko:

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

 

 

 


Tags: ikastaroaikastaroa euskarazsoftware askeateknologia ikastaroa euskaraz