Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ekin robotikari! ikastaroa: Android sistema eragilerako aplikazio bat sortzen ikasiko dugu

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Ekin robotikari! ikastaroa: Android sistema eragilerako aplikazio bat sortzen ikasiko dugu

Apirilak 18, Asteartea - Apirilak 21, Ostirala
9:30 - 13:30

obotikaIkastaroa-AsteSantua-Agenda

Robotika ikasi nahi duzu modu praktiko eta dibertigarrian? Teknologiaren aplikazioa ikusi nahi duzu eta Android sistema eragilera aplikazio bat sortzen ikasi? Zuk sortutako aplikazioaren bidez zure telefonoa erabiliz robot bati aginduak ematen ikasi nahi duzu?

Robotikaren hastapenak ezagutu, mugikorretarako aplikazioen garapenean ikasteko eta praktikan ipintzeko ikastaroa ospatuko dugu Aste Santuan.
Aurreko urtetan martxan jarri genuen ekimen honek arrakasta handia izaten du deialdi guztietan eta berriro antolatu dugu.

Elektronika, programazioa eta Android sistema eragilerako aplikazioen sortzea landuko dira. Robot didaktiko bat erabiliko dugu.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • 12 lagunentzako tokia dago.
  • Lau egunetan zehar ospatuko dugu, apirilaren 18 eta 21a bitartean.
  • Lau ordu eguneko, goizeko ordutegian: 9:30etatik 13:30etara.
  • 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat.
  • Ez da beharrezkoa aurretiazko robotika edo programaziozko ezagutzarik.
  • Parte hartzaileek binaka lan egingo dute.

Zer landuko dugu lantegi honetan?

  • Taldeko lana sustatzea da helburua.
  • Praktika entretenigarriaren bidez konpetentzia matematiko eta logikoak eskuratu.
  • Android sistema eragilerako aplikazio bat sortzen ikasiko da, AppInventor aplikazioaren bidez.
  • Parte hartzaileek sortuko duten aplikazioaren bitartez, Pinchy robotari aginduak eman eta hau mugitzea lortuko dute. Pinchy robota Ekin robotikari! ikastaroaren aurreko ediziotan erabilitako garapena da.
  • Teknologia eta ikasitakoaren aplikazio zuzena, guztiz praktikoa.

Zer da AppInventor?

AppInventor MIT-ek garatutako programa da eta hau erabiliz, modu errazean Android sistema eragilerako aplikazioak programatu daitezke. Ez da programazio-kodea jakin behar erabili ahal izateko, oso intuitiboa delako, blokeen bidezko programazioaren bidez.

AppInventor-kodea

Beharrezko baldintzak

Parte hartzaileek Android 4.1 edo goragoko bertsioa duen telefono mugikorra erabili beharko dute.

Telefonoarekin batera, ondoko osagarriak beharrezkoak izango dira: telefonoarekin lotzeko USB kablea.

Izena emateko

Izena emateko epea zabalik dago eta 12 plazak bete arte iraungo du.

Izena emateko: hemen sakatu eta inprimakia bete.


Tags: androidappinventoreuskarazko jarduerak bilbonrobotika euskarazrobotika ikastaroak euskararen etxean