Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ekin robotikari! ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Ekin robotikari! ikastaroa

Abenduak 27, Asteartea - Abenduak 30, Ostirala
9:30 - 13:30

Robotika ikasi nahi duzu modu praktiko eta dibertigarrian? Teknologiaren aplikazioa ikusi nahi duzu eta 3D inprimaketaren hastapenak ikasi?

Robotikaren hastapenak ezagutu eta praktikan ipintzeko ikastaroa ospatuko dugu Gabonetan Euskararen Etxean. Aurreko urtean martxan jarri genuen ekimen honek arrakasta handia izan zuen eta beraz, berriro antolatu dugu.

robotika ikastaroa Euskararen Etxean

Zer landuko da ikastaroan?

Elektronika, programazioa eta mekanika landuko dira. Robot didaktiko bat erabiliko dugu.

  • Elektronika, programazioa eta mekanika uztartu

  • Taldeko lana sustatzea da helburua

  • Praktika entretenigarriaren bidez konpetentzia matematiko eta logikoak eskuratu

  • 3D inprimaketa

  • Teknologia eta ikasitakoaren aplikazio zuzena, guztiz praktikoa.

Erabiliko den robota bereziki jarduera honetarako sortua izan da. Txasiak 3Dan inprimatu izan dira, ikastaroan landuko diren tresnen bitartez.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Lau egunetan zehar ospatuko dugu, abenduaren 27a eta 30a bitartean.

  • Lau ordu eguneko, goizeko ordutegian: 9:30etatik 13:30etara

  • 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat

  • Ez da beharrezkoa aurretiazko robotika edo programaziozko ezagutzarik.

  • Parte hartzaileek binaka lan egingo dute.

Izena emateko

10 lagunentzako lekua dago ikastaroan eta binaka lan egingo dute parte hartzaileek.

Izena emateko bete ezazu inprimaki hau.

 


Tags: 3D inprimatzeaarduinoekintzak euskararen etxeanekintzak euskaraz bilbonelektronikaeuskararen etxeaikastaroaprogramazioarobotika