Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoaren aurkezpen ekitaldia

Jardueren Agenda

Aurkezpena

EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoaren aurkezpen ekitaldia

Otsailak 26, Osteguna
12:00 - 13:00

Urriaren 21ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kultura Ondarearen zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) erakundeari egile eskubideak kudea ditzan. Martxan da ordutik egile euskal agentzia, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Euskal Herriko Musikarien Elkarteak sortua.

Asmoa du gure sektore kulturalari egokitutako zerbitzua eskaintzea alor horretan, sinesturik baitaude “ezein jabetza ez dagokiola herri bati gehiago bere sorkuntza lanaren fruitua baino”.

Euskararen Etxean du egoitza EKKIk, eta bertan, datorren otsailaren 26an kultur sektoreko jendearen aurrean bere aurrerantzeko asmoen berri emango du.


Tags: aurkezpenabilbo euskarazEKKIEuskal Kulturgileen Kidegoaeuskararen etxeajarduerak euskaraz bilbon