Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Erakusketa: Azaletatik sustraietara

Jardueren Agenda

Erakusketa

Erakusketa: Azaletatik sustraietara

Irailak 16, Asteazkena - Azaroak 27, Ostirala
9:00 - 17:00

Euskal Herriko azken berrogeita hamar urteak markatu dituzten disko-azalen gaineko ibilbidea erakusketa formatuan izango dugu Euskararen Etxean.

Emankor Sarea antolatu eta sortutako erakusketa da. Egitasmo honek  Azaletatik sustraietara liburuari jarraipena ematen dio. Liburuan azken berrogeita hamar urtetan Euskal Herrian argitaratu izan diren disko-azalak biltzen ziren. Liburua salgai dago Elkar liburudendetan eta online.

Erakusketa, eskala handian, disko-azal, portada biziez eta gure historia eta musika laburtzen dituen ikusentzunezko batez osatuta dago.

Bidean Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh. Protagonista askoren aipamen bizi-biziak; Fermin Muguruza, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Luis (Beltza Records), Benito Lertxundi, Mursego, Kepa Junkera, Iñigo Argomaniz, Mikel Erentxun, Nico (M.C.D.), Iñigito eta Auo (Etsaiak), Josu Zabala, Aurora Beltrán, Xabier Montoia, Eñaut (Ken Zazpi), Shanti (Lobo Eléctrico), Francis (Doctor Deseo), Alex Ubago, Anjel Valdés, Diego Vasallo, Alfredo (Barricada), Gose, Delorean,… musikak eta bere inguruak beste ezerk ezin elkar ditzakeenak.


Tags: disko-azalakdiskoakemankor sareaerakusketaeuskal musikaeuskal musikaren historiaeuskararen etxeaeuskaraz bilbonjarduerakjarduerak euskaraz bilbonmusikariak