Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Argazki-erakusketa: Hiri asko bere baitan

Jardueren Agenda

Erakusketa

Argazki-erakusketa: Hiri asko bere baitan

Martxoak 23, Astelehena - Maiatzak 31, Igandea
9:00 - 17:00

Hiri asko bere baitan egitasmoa osatzen duen argazki erakusketa ikusgai izango dugu udaberrian Euskararen Etxean.

Hau ez da erakusketa arrunta. Erakusketa honek zortzi obra biltzen ditu, eta obretako bakoitza hiru elementuz osatua dago: argazki, testu, eta musika pieza bana. Bilboko zortzi barrutietan barrena, zortzi hilabetetan zehar (2014ko apirilak azarora arte) burututako sorkuntza proiektuaren emaitza dira guztiak.

Zer da Hiri asko bere baitan?

…BILBOKO ZORTZI BARRUTIETAN BARRENA. Sorkuntza, Bilbo eta Euskara ardatz bezala hartuta, literatura, musika eta argazkigintza nahastu nahi ditugun hiru lagun gara. Gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu, eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu.

Horretarako, 2014ko apiriletik azarora arte iraun duen zortzi hilabeteko sorkuntza prozesuan zehar, zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortu ditugu, Bilboko barruti bakoitzeko bana.


Tags: argazki erakusketabilboEuskarahiri asko bere baitanjarduerak Euskararen Etxeanjarduerak euskaraz bilbonkultura bilbon