Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Argazki-erakusketa: Iñaki Mendizabal eta Xabier Barrios

Jardueren Agenda

Erakusketa

Argazki-erakusketa: Iñaki Mendizabal eta Xabier Barrios

Irailak 18, Osteguna - Azaroak 02, Igandea
08:00 - 21:00

Iñaki Mendizabal eta Xabier Barrios artisten erakusketak izango ditugu Euskararen Etxean udazkenean. Irailaren 18an artistek bere lanen aurkezpena egingo dute ere.

Iñaki Mendizabal (Berriatua, 1968)
Hainbat hedabidetan kazetari ibiltzen da, eta horretaz gain, argazkilaritza du pasio ezkutua.
Berriatukoak eginiko erakusketak, honakoak dira: 2013an, Zelaietan (Zornotza) eta 2014an, Historia eta Arte Museoa (Durango), Uhagon Kultur Etxea (Markina)eta Pabilioi 6 (Zorrotzaurre, Bilbo). Azken honetan serie ezberdinak jarri zituen ikusgai: Box (boxeolarien argazkiak); Arkitesturak (geografia urbano bateko ikuspegia); Pusketak (fotograma moduko argazkiak) eta Zain(zain egotearen usadioa).

José Javier Ganboa adituak errelatoen harrapatzailea deitu dio Iñaki Mendizabali. Izan ere, badira pelikula bat kontatzeko orduak behar dituztenak; Iñakiri nahikoa zaio argazki bat; errelatoak kontatzen ditu instantanea batekin. Inork ez du bizitza izoztu bat topatuko, ez eta denboran geldirik dauden istorio zatiak ere. Kontrakoa baizik. Bere kameratik, ikusleak asmatu egin behar dituen narrazio osoak sortzen dira.

inaki-mendizabal

Xabier Barrios (Iruñea, 1984)
Artista honek Bilbon bizi eta lan egiten du aspalditik. Leioako Arte Ederretan lizentziatua da, eta ikus-entzunezkoetan eta argazkilaritzan espezializatu da. EHUko beka jaso du teknologia berriak eta argazkilaritzaren arteko planteamendu berriak aztertzeko tesia egiteko. Erakusketa asko egin ditu Aoiz, Valentzia, Eibar, Huarte, Getxon, Gasteiz, … eta beste hainbat tokitan.

Artista honek Euskararen Etxean paratuko duen erakusketarako, lan bereziak eta propio
eginak prestatuko ditu.

xabier-barrios


Tags: argazkiakerakusketaiñaki mendizabalxabier barrios