Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Emakumea eta Euskal Pilota

Jardueren Agenda

Erakusketa

Emakumea eta Euskal Pilota

Ekainak 01, Ostirala - Irailak 30, Igandea
10:00 - 15:00

Bost atal ditu erakusketak, Sakea, Tanteoa, Kantxa, Kontrakantxa eta Hemen eta orain, eta XX. mendean munduko kantxetan erraketistek izan zuten presentziaren berri ematen du. Horretarako, lekukotzak, erraketisten jantziak eta Mercedes de Miguel diseinatzailearen zirriborroak, argazkiak, kontratuak eta  prentsako artikuluak batzen ditu besteak beste.

Ikus-entzunezkoa eta orain arte erraketisten gainean berreskuratu den informazioa egongo da eskura. “Mundu mailan Euskal Pilotaren alorrean emakumeak izan duen zereginari buruzko ikerketa-lan interesgarria da erakusketa hau”, adierazi dute.

Emakumea eta Euskal Pilota historian

Pilota jokoan, zesta puntan edota erraketa modalitateetan, kirolari profesional moduan aritu ziren hainbat eta hainbat emakume. Emakume horietako asko, pilota jokoan tradizio gehien zuten euskal herrietakoak ziren, eta mundu osoan gailendu ziren.

XX. mendearen lehenengo hamarkadetan zabaldu ziren frontoi asko erraketa jokoan aritzeko diseinatuta edo egokituta zeuden. Bilboko Euzkel Jain eta Donostiako Groseko frontoian aritu ziren erraketistak.

Amerikan, erraketa jokoak ikaragarrizko arrakasta izan zuen, milaka jarraitzaile izan baitzituen, esaterako Kubako Habana Madrid edo Mexikoko Metropolitano frontoian. Garai hartako prentsak, literaturak eta zinemak berehala jaso zituzten erraketisten ospea eta trebetasuna: Luis Antonio de Vega Rubioren “Chiquita de Bilbao” eleberria, Julio Salvadorrek 1950ean zuzendutako zinema beltzeko “Apartado de Correos 1001” filma edo Carmen Sarmientok 1978an RTVErako egin zuen “El caso de las raquetistas” dokumentala besteak beste.