Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Eskean Kristö taldearen “Azote kaldüz” diskoaren aurkezpena

Jardueren Agenda

Eskean Kristö taldearen “Azote kaldüz” diskoaren aurkezpena

Urriak 08, Asteazkena
11:30 - 12:30

Aurtengo Banden Lehia txapelketari hasiera eman diogu aste honetan. Dagoeneko, bandak izena ematen hasi dira. Aurtengo edizioa seigarrena da eta urteroko hobekuntzekin jarraituz, edizio honetan beste hirugarren sari bat egongo daDiskoa ekoiztu eta 2015eko Bilbao BBKLive jaialdian jotzeaz aparte, Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian joko du baita ere talde irabazleak.

Iazko edizioko irabazlea Eskean Kristö talde arratiarra izan zen.

Lehiaketan irabazle suertatzeari esker, udan Bilbao BBKLive jaialdian jo zuten. Eta diskoa ekoiztu dute ere urtean zehar. Lan horren emaitzak orain jasoko eta gozatuko ditugu eta “Azote kaldüz” lanarekin dator taldea.

Eskean Kristö  taldearen rockak gorputza eta sakontasuna du. Garai bateko rockaren zantzuak, zintzur apurtuaren zertzeladak, gitarraren kolore eta oinarrien kolpea, kilikaria, kateatzaile…

Disko honen aurkezpena Euskararen Etxean egingo dugu, datorren hilaren 8an, osteguna, goizeko 11:30etan.

Bertan egongo da taldea eta BBKLiveko eta disko honen sortze prozesuari buruzko esperientziak partekatuko dituzte gurekin.

Animatuz gero, gonbidatuta zaude! Doako jarduera.

Hemen iazko edizioko laburpen bideoa: