Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Wikipedia editatzen ikasteko tailerra

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Wikipedia editatzen ikasteko tailerra

Maiatzak 26, Ostirala - Maiatzak 27, Larunbata
15:30-18:30 - 10:00- 14:00

Wikipedia nola editatu ikasteko formakuntza ikastaro bat eskeiniko dugu, elkarlanean, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko ordezkariekin maiatzak 26 eta 27an Euskararen Etxean.

Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak  munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea du helburu. Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia da eta interneteko edozein erabiltzaileren askotariko ekarpenekin elikatzen da entziklopedia askea, eta, horregatik, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Edonor izan daiteke artikugile, eskatzen zaiona da arau batzuk betetzea, gutxienez bete beharreko bi baldintza: euskaraz txukun egitea eta idazten denaz jakitea. Informazio txukuna duten datu baseak bilatu ohi dira, eta horietatik sortzen dira sarrera asko.

Gorka Azkarate, Etor Salazar eta Mikel Iturbe Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko wikilariak izango dira Wikipediako ohiko irizpideak jarraituta formakuntza eskeiniko dutenak

Ikastaroaren datak:

  • Maiatzak, 26 [ostirala] 15:30-18:30
  • Maiatzak, 27 [larunbata] 10:00- 14:00 

Egitaraua:

Wikipedian editatzen hasteko lehen urratsak
1. Aurkezpena. Elkar ezagutzen.
2. Sarrera. Zer da Wikipedia? Nork asmatu zuen? Zertarako balio du? Nork idatzi du? Zenbat
artikulu? Zenbat hizkuntza?
3. Wikipediaren filosofia. Arauak. Wikipediako netiketa.
4. Editatzen hasteko: eman izena, erregistratu.
5. Sortu zure erabiltzaile orria.
6. Zure proba orria.
7. Zer da ‘eztabaida orria’. Zelan editatzen da.
8. Zelan bideratu beste wikilariekiko harremana (gehiago dakitenei laguntza eta argibideak eskatu;
gure ustez txarto dagoen baina aldatzera ausartzen ez garen testu bati buruz, gure iritzia eman; egin
dugun edizio egoki bat txarto aldatu badigute, nola protestatu; jasotako laguntza nola eskertu…).
9. Zelan aldatzen da dagoeneko egina dagoen artikulu bat.
10. Zelan sortzen da artikulu berri bat. (Aurretik begiratu beharko ea aurretik egina ez ote
dagoen).
11. Zelan ‘wikitu’. Wikipediako formatua. Izenburuak, azpi-izenburuak, letra lodia noiz erabili,
noiz letra etzana…
12. Zelan gehitu estekak. Barneko estekak. Barne loturak, =tituluak= eta ==azpitituluak==…
13. Zelan gehitu erreferentziak. Kanpora doazen estekak.
14. Ikus, baita
15. Zelan gehitu kategoriak. (Hobespenak, gadgetak + Hotcat)
16. Zelan gehitu irudi bat + irudi oina.

Izena emateko:

Hemen sakatu eta inprimakia bete

Izena emateko epea zabalik dago eta 24 plazak bete arte iraungo du. [Parte hartzaileek binaka lan egingo dute]


Tags: eu wikipediaeuskal wikipediawikipediawikipedia ikastaroawikipedia tailerra