Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Euskal blogarien 2. topaketa eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa

Jardueren Agenda

Ekitaldia

Euskal blogarien 2. topaketa eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa

Martxoak 30, Osteguna
15:30 - 20:00

Martxoaren 30ean Euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia ospatuko dugu eta Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioaren sari banaketa egingo dugu.

Gurekin izango dira: WeblogsSL, Ion Turrillas (Biantik), Dabid Martinez (Bai&By Fundazioa, Urtzi Odriozola (Codesyntax), Arkaitz Sukuntza (TaPuntu), Eli Garcia (MU), Estitxu Garai, Gorka Julio (Talaios Kooperatiba), Haritz Rodriguez (Blog on Brands), Iñigo Arandia (Kaixomaitia), Aida Solores (Arteman komunikazioa), Ixabel Bereziartua (Argia) eta Ana Malagon (La Personnalité).

Blogak izango dira ardatza, baina alor eta ikuspegi ezberdinak landuko ditugu: euskarazko blogen egoera, garapena, euskarazko garapenak, monetizazioa, publizitatea, hedabideen blogariak…

Egitaraua eta ordutegia

15:30 Ongi etorria eta agurra

15:40 Hitzaldia: Antonio Ortiz (WeblogsSL)

16:10 Hitzaldia: “Blog bat edukitzerakoan kontuan izan behar diren gako juridikoak”
Ion Turrillas (Biantik)

16:30 Blogintzaren inguruko inkestaren datuen aurkezpena

16:45 Mahai-ingurua: garapena, posizionamendua eta baliabideak

17:35 Mahai-ingurua: sustapena, publizitatea eta monetizazioa

18:25 Blogetan! euskal blogariak lehian Lehiaketaren sari-banaketa

18:45 Pikoteo-solasaldia

Izena emateko

Jardunaldi honetan entzule bezala parte hartu nahi baduzu, hemen sakatu.

Sarrera doakoa da eta izen ematea zabalik dago. Lekua mugatua da, beraz, izena eman!

Izena emateko epea zabalik izango dugu martxoaren 27ra arte edo lehenago, plazak betetzen badira.

Oharra

Lehenengo hitzaldia, Antonio Ortiz-ek eskainiko du (WeblogsSL) eta gazteleraz izango da. Nahi duenarentzat euskarazko aldibereko itzulpena eskainiko dugu. Zerbitzu hau bideratzeko Interprest sistema erabiliko dugu.


Tags: blog lehiaketablogakblogetaneuskararen etxeaeuskarazko agenda bilboneuskarazko blogakeuskarazko jarduerak bilbonhizlariakjarduerak bilbon euskarazjardunaldiamahai-inguruaksari banaketa