Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Euskararen Etxea udako larunbata guztietan zabalik!

Jardueren Agenda

Erakusketa

Euskararen Etxea udako larunbata guztietan zabalik!

Ekainak 03, Larunbata - Abuztuak 19, Larunbata
10:00 - 14:00

Euskararen Etxea zabalik dago astelehenetik ostiralera bisitan etortzeko eta, nahi izanez gero, Euskararen Interpretazio Zentroa gidaren laguntzaz ezagutu ahal izateko.
Doakoa da bisita eta lau hizkuntzatan egin daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

Uda garaian, ekaina eta abuztua bitartean, larunbata guztietan ere zabalik izango da Euskararen Etxea, goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean eta bisita gidatua egiteko aukera emango dugu.

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira.

Euskararen inguruko datuak, jatorriaren teoriak, bilakaera, hizkuntza eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu eta askoz gehiago!

Hitzordua erreserbatzea besterik ez duzu Euskararen Etxea hobeto ezagutu nahi baduzu!

Zer ikus daiteke Euskararen Etxean?

Bisita eskatu

Euskararen Etxea argazkitan ikusi:

Euskararen Interpretazio Zentroa - eduki berriak

EIZ-euskalkiak-kokatuzEIZ-euskalkiakEIZ-EuskararenBilakaeraEIZ-barruan

Uda honetan, gainera, eskaintza bikoitza da Euskararen Etxean, bide batez, SOKA erakusketa ikusteko aukera izango duzulako. Euskal dantzari buruz gehiago jakiteko parada!


Tags: bilbobisita gidatuakEuskaraeuskararen bilakaeraeuskararen etxeaeuskararen interpretazio zentroaturismoaudako aukerak