Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Erakusketa: Etxea, Ana Virto – Ilustrazioa eta margoak

Jardueren Agenda

Erakusketa: Etxea, Ana Virto – Ilustrazioa eta margoak

Apirilak 10, Osteguna - Maiatzak 31, Larunbata
9:00 - 17:30

Ana Aldama Virto EHUko Arte Ederretan lizentziatua da, pintura, marrazkia, ilustrazio, serigrafia eta grabatuan espezializatua. 2004tik 2007ra Bartzelonako Goi-mailako Arkitekturako Unibertsitatean ikasi zuen. Trapagan Arte terapeutikoko irakaslea izan da.

Hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte: End of semester collective exhibition in Spike Island (University of West of England (UWE), Gorantz (Windor Kulturgintza, Bilbo, eta Saenz Enea Kultur Etxea, Zarautz) eta GETXOARTE (Getxo, Bilbo).

2012an, Diego Grisaleñarekin batera, What is the Future of Arquitecture lehiaketaren saria jaso zuen. La Tourette fanzinea zuzentzen du, Bilboartek emaniko beka baten bidez.

Bere esanetan, bere lanen gaiak aldatuz doaz, baina berak nahi ez badu ere, beraien kabuz beti agertzen diren gai batzuk badaudela ematen du, egiten duen guztian presente mantentzen direnak, nolabait.

Familia, oroitzapenak, etxea,… bere lanetan behin eta berriz errepikatzen diren gauzak dira, margo zein ilustrazio formatuan.
Gure ikuspegia nola aldatzen den hazten goazen heinean … argazkiak berriz begiratu eta ezer ez da dirudiena. Fikzio eta errealitatearen artean oinez beti, benetakoa zein den jakin gabe.

Bere lanak oroitzapen horietatik elikatzen dira. Hauek mantentzen eta gogorarazten saiatzen dela esaten du, eta desagertu ez daitezen, toki seguru bat bilatzen duela gorde ahal izateko.

Euskararen Etxerako prestatu duen erakusketa honetan, bi motatako lanak daude: bereziki Euskararen Etxearen inguruan egindako ilustrazio sorta eta, bestalde, bere formatu handiko margoetariko batzuk.

 


Tags: ana virtoerakusketaeuskararen etxeailustrazioakjarduerakmargoak