Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Euskararen Etxea larunbat goizez zabalik

Jardueren Agenda

Erakusketa

Euskararen Etxea larunbat goizez zabalik

Apirilak 08, Larunbata
10:00 - 14:00

Euskararen Etxea zabalik dago astelehenetik ostiralera bisitan etortzeko eta, nahi izanez gero, Euskararen Interpretazio Zentroa gidaren laguntzaz ezagutu ahal izateko.
Doakoa da bisita eta lau hizkuntzatan egin daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

Hilean behin larunbat goizez ere zabalik izango da Euskararen Etxea, goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean eta bisita gidatua egiteko aukera emango dugu.

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira.

Euskararen inguruko datuak, jatorriaren teoriak, bilakaera, hizkuntza eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu eta askoz gehiago!

Hitzordua erreserbatzea besterik ez duzu Euskararen Etxea hobeto ezagutu nahi baduzu!

Zer ikus daiteke Euskararen Etxean?

Bisita eskatu

Euskararen Etxea argazkitan ikusi:

IMG_5743

Euskararen Interpretazio Zentroa - eduki berriak

EIZ-euskalkiak-kokatuzEIZ-euskalkiakEIZ-EuskararenBilakaeraEIZ-hitzen jatorriaEIZ-barruan

Save

Save

Save

Save


Tags: bisita gidatuakEuskaraeuskararen etxeaeuskararen etxea bisitatueuskararen interpretazio zentroa