Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Filmateka: Proiekzioa : Arnasa txikituak dokumentala

Jardueren Agenda

Proiekzioa

Filmateka: Proiekzioa : Arnasa txikituak dokumentala

Apirilak 26, Asteazkena
19:00 - 20:30

Euskararen Etxeko filmateka

Apirilaren 26an Arnasa txikituak dokumentalaren proiekzioa burutuko dugu Euskararen Etxean. Proiekzio hau Filmateka programaren barruan antolatu dugu eta bertan, Euskararen Etxean, filmaren egileak, Sara Mijangos, Nagore Olmos eta Igone Cerio, izango dira.

Egileek dokumentalaren sormenari buruzko bitxikeriak kontatuko dizkigute eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira. Ikusleek galderak egiteko aukera izango dute.

 

Zer da Filmateka?

Filmateka programa martxan jarri dugu Euskararen Etxean: hilean behin dokumentala eta filmak proiektatuko ditugu bertan. Euskarazko lanak izango dira eta doan.

Bi publiko motara zuzenduta izango dira:

  • Hileko hirugarren astezkenean, arratsaldeko 19:00etan, helduentzako proiekzioa burutuko dugu. Zuzendari edo egileak bertan izango dira eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira, euren egitasmoaren ingurukoak kontatzen eta bertaratutakoen galderei erantzunez. Twitterren bidez jasotako galderei ere erantzungo digute.
  • Haur eta familientzako zuzendutako proiekzioak: hilean behin larunbat goizez burutuko ditugu. Euskararen Etxea zabaltzen dugun larunbatetan egingo ditugu, goizeko 11:00etan. Doako sarrera izango da eta hile bakoitzean euskarazko filma bat eskainiko dugu.

Tags: arnasa txikituakdokumentalaeuskararen etxeafilmatekaIgone CerioNagore OlmosproiekzioaSara Mijangos