Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Filmateka: “Gutik zura” dokumentalaren proiekzioa

Jardueren Agenda

Proiekzioa

Filmateka: “Gutik zura” dokumentalaren proiekzioa

Ekainak 15, Osteguna
19:00 - 20:30

Euskararen Etxeko filmateka

Ekainaren 15ean Gutik zura dokumentalaren proiekzioa burutuko dugu Euskararen Etxean. Proiekzio hau Filmateka programaren barruan antolatu dugu eta bertan, Euskararen Etxean, filmaren egileetako bat, Marijose Barriola, gurekin izango da eta publikoarekin elkarrizketa izango du.

Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude.Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

Fitxa teknikoa

Mª Jose Barriola Baraibarrek sortu, sustatu eta zuzendutako proiektua
Filmaren zuzendaria: Jon Maia Soria
Gidoia: Jon Maia Soria eta Mari Jose Barriola Baraibar
Argazki Zuzendaria: Juantxo Sardón Altuna
Kamera laguntzaileak: Juan Luis Eguzquiza, Nikola Hurtado
Ekoizpen Exekutiboa: Mari Jose Barriola Baraibar, Juantxo Sardón Altuna & Imanol Lopez Perotxena
Ekoiztetxea: Pixel Ikus Entzunezko Ekoizpenak S.L.
Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal
Ekoizpen laguntzailea: Mirari Larrañaga
Zuzeneko Soinua: Manuel Ruiz
Soinu laguntzaileak: Lander Llorens & Gexan Armendariz
Soinu posprodukzioa: Manuel Ruiz
Edizio burua: Mikel Fuentes
Edizio laguntzailea: Nahikari Arias
Etalonajea: Mikel Fuentes
Postprodukzioa: Asier Pujol
Musika: Pello Ramirez
Komunikazioa: Oninart
Diseinu Grafikoa: Oninart
Marketing Zuzendaria: Imanol Lopez Perotxena

Egitasmoaren webgunea ikusi

 

Zer da Filmateka?

Filmateka programa martxan jarri dugu Euskararen Etxean: hilean behin dokumentala eta filmak proiektatuko ditugu bertan. Euskarazko lanak izango dira eta doan.

Bi publiko motara zuzenduta izango dira:

  • Hileko hirugarren astezkenean, arratsaldeko 19:00etan, helduentzako proiekzioa burutuko dugu. Zuzendari edo egileak bertan izango dira eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira, euren egitasmoaren ingurukoak kontatzen eta bertaratutakoen galderei erantzunez. Twitterren bidez jasotako galderei ere erantzungo digute.
  • Haur eta familientzako zuzendutako proiekzioak: hilean behin larunbat goizez burutuko ditugu. Euskararen Etxea zabaltzen dugun larunbatetan egingo ditugu, goizeko 11:00etan. Doako sarrera izango da eta hile bakoitzean euskarazko filma bat eskainiko dugu.

Tags: basoaEuskaraeuskararen etxeaeuskarazko ekintzak bilboneuskarazko jarduerak bilbonfilmatekaGutik Zurajon maiamarijose barriolaproiekzioazura