Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Filmateka: Proiekzioa IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [dokumentala]

Jardueren Agenda

Proiekzioa

Filmateka: Proiekzioa IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK [dokumentala]

Maiatzak 17, Asteazkena
19:00 - 20:30

Euskararen Etxeko filmateka

Maiatzaren 17an Irrintziaren Oihartzunak dokumentalaren proiekzioa burutuko dugu Euskararen Etxean. Proiekzio hau Filmateka programaren barruan antolatu dugu eta bertan, Euskararen Etxean, filmaren egilea, Iratxe Fresneda, izango da.

 SINOPSISA

Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren Oihartzunak filmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena

irrintziaren-oihartzunak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BIOGRAFIA

Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzuneko Komunikazioa saileko irakaslea da, eta irakasle bisitaria izan da Nevadako Unibersitatean (AEB), Lund-eko Unibertsitatean (Suedia) eta Toulouse II – Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia). Idazlea, gidoilaria eta zinema-kritikaria da, hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da eta programatzaile gisa lan egiten du zenbait kultur erakunderekin. Irrintziaren oihartzunak du lehen filma zuzendari eta gidoilari gisa.

FITXA TEKNIKOA
ZUZENDARIA
Iratxe Fresneda
GIDOIA
Iratxe Fresneda
EKOIZPENA
PIMPI & NELLA PRODUKZIOAK
Iratxe Fresneda
ARGAZKIA
Saioa Etxebarria
MUNTAKETA
Laurent Dufreche, Demetrio Elorz

 

Zer da Filmateka?

Filmateka programa martxan jarri dugu Euskararen Etxean: hilean behin dokumentala eta filmak proiektatuko ditugu bertan. Euskarazko lanak izango dira eta doan.

Bi publiko motara zuzenduta izango dira:

  • Hileko hirugarren astezkenean, arratsaldeko 19:00etan, helduentzako proiekzioa burutuko dugu. Zuzendari edo egileak bertan izango dira eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira, euren egitasmoaren ingurukoak kontatzen eta bertaratutakoen galderei erantzunez. Twitterren bidez jasotako galderei ere erantzungo digute.
  • Haur eta familientzako zuzendutako proiekzioak: hilean behin larunbat goizez burutuko ditugu. Euskararen Etxea zabaltzen dugun larunbatetan egingo ditugu, goizeko 11:00etan. Doako sarrera izango da eta hile bakoitzean euskarazko filma bat eskainiko dugu.

Tags: filmatekaIratxe FresnedakIrrintziaren OihartzunakMirentxu Loyartek