Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Filmateka: Proiekzioa: YUGO & LALA

Jardueren Agenda

Proiekzioa

Filmateka: Proiekzioa: YUGO & LALA

Maiatzak 13, Larunbata
11:00 - 12:30

Euskararen Etxeko filmateka

Maiatzaren 13an, larunbata, goizeko 11:00etan,  YUGO & LALA filmaren proiekzioa burutuko dugu Filmateka programaren barruan, Euskararen Etxean.

SINOPSIA

Yugo neskatila ausarta da, eta aitarekin eztabaidan aritu ostean, etxetik ihes egin eta animaliak bizi diren lainoetako mundu fantastiko batera alde egingo du. Bertan, Lala eta osaba Hartza lagun zaharrekin elkartuko da. Baina gauzak aldatu egin dira eta lekua arriskuan dago. Profezia zahar baten arabera, urak lehortu egingo dira eta biztanleak txikitu. Jadanik hasi da iragarritakoa gertatzen. Hiru lagunak erreinua salbatzeko abentura fantastikoan murgilduko dira arrisku ugariri aurre eginez.

YugoLala

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 FITXA TEKNIKOA

<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/7o33dVAQ_rE” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe>

Zer da Filmateka?

Filmateka programa martxan jarri dugu Euskararen Etxean: hilean behin dokumentala eta filmak proiektatuko ditugu bertan. Euskarazko lanak izango dira eta doan.

Bi publiko motara zuzenduta izango dira:

  • Hileko hirugarren astezkenean, arratsaldeko 19:00etan, helduentzako proiekzioa burutuko dugu. Zuzendari edo egileak bertan izango dira eta ikusleekin solasaldian ibiliko dira, euren egitasmoaren ingurukoak kontatzen eta bertaratutakoen galderei erantzunez. Twitterren bidez jasotako galderei ere erantzungo digute.
  • Haur eta familientzako zuzendutako proiekzioak: hilean behin larunbat goizez burutuko ditugu. Euskararen Etxea zabaltzen dugun larunbatetan egingo ditugu, goizeko 11:00etan. Doako sarrera izango da eta hile bakoitzean euskarazko filma bat eskainiko dugu.

Tags: filmatekaYUGO & LALA filmak