Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Gilkitxarok taldea (Ane Zabala eta Galder Perez): “8 begi”

Jardueren Agenda

Ekitaldia

Gilkitxarok taldea (Ane Zabala eta Galder Perez): “8 begi”

Martxoak 17, Osteguna
19:00 - 20:00

Gilkitxarok taldeak (Ane Zabala eta Galder Perez) “8 begi” obra ekarriko du Euskararen Etxera.
Lana honetan datza: Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoak entzumenaren inguruko predikua esatera doazela, ezusteko eder baten ondorioz ikusmenari buruzko komedio-sinposium-absurdua egiten bukatuko dute.
Horrela, zortzi begiz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.

Kafe antzerki giroan, erritmo biziko antzezlan honetan aktore bi taula gainean daude. Publikoarekin harremana zuzena eta etengabea delarik, zenbait eszena eta esketx eskainiko dituzte, umorearen eta irudikeriaren bidetik beti ere.

Azken urteetan Gilkitxarok “Honolulu, leku bat” eta “Mirande Kabareta” lanak antzezten ibili da. Nolabait “8 begi” antzezlanean aurreko obra bietako osagaiak uztartzen dira. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bestetik, kabareta. Izan ere, lana sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemanian Karl Valentin idazleak garai horretako kaberetetan proposatutako zenbait eszenetako testuak abiapuntu izan dira.

Doako ikuskizuna.

Lanari buruzko erreportaia Hamaika Telebistan:

Oharra: antzezlan honen ondoren Anariren kontzertua izango dugu. Dohainik baita ere.


Tags: 8 begiane zabalaBilbon euskarazeuskarazko jarduerak bilbongalder perezgilkitxaro