Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Lantegia: Graffiti ikastaroa

Jardueren Agenda

Lantegia: Graffiti ikastaroa

Ekainak 07, Larunbata
10:30 - 12:00

Graffitia eta marraztea atsegin duzu? Inoiz pentsatu duzu zure sormena askatzea eta orma baten irudikatzea?

Orain duzu aukera! Graffiti lantegia antolatzen dugu Euskararen Etxean; eta gainera doan!

400 muralismoko lagunekin bideratuko dugu lantegia eta orma bat marraztuko dugu guztion artean, teknika ikasi eta sormenari eragiten diogun bitartean. Ordu eta erdiko lantegia izango da eta lan bat osatuko dugu.

Ekainaren 7ko goizean ospatuko dugu, 10:30etatik eta 12:00ak arte. Egun horretan, gainera, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu eta, beraz, lantegia bukatuta ekitaldi honetara lotu zaitezke. Lehiaketako irabazleak nortzuk izango diren ezagutzeko aukera izango duzu eta musika ekitaldietaz gozatu ere.

Doako tailerra da eta izena emateko beheko esteka jarraitu besterik ez duzu egin behar. 20 lagunetara mugatu behar izan dugu plaza kopurua, lantegiaren ezaugarri eta baldintzak direla eta.

Zer behar duzu? Sortzeko gogoa, gozatzeko nahia eta zikindu dezakezun arropa, besterik ez!


Tags: 400 muralismoekeeuskararen etxeaikastaroairudimena sariaklantegia