«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa - Azkue Fundazioa- Euskara sustatzen
Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa

Jardueren Agenda

Ikastaroa

«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa

Martxoak 20, Asteartea - Martxoak 22, Osteguna
16:00 - 20:00

Garbi dago haur eta gazte literatura (HGL) genero periferikoa dela. Horrek, ezbairik gabe, desabantaila ugari dakartza, baina abantailak ere baditu: zenbaitetan, HGLren sukaldean egosten dira gerora Literatura Handiaren jangela dotorean zerbitzatzen diren plater interesgarri batzuk.

Gainera, periferikotasun horrek, itzulpengintzaren ikuspegitik, hainbat adituk proposatutako estrategia berriak saiatzeko bidea ematen du. Nola egokitu daiteke album ilustratu bat edo poema bat gure haurrek irakurria eta onartua izateko?

Hori guztia eta gehiago jorratuko da lantegi1 honetan, testuekiko eta irudiekiko dialogoan, ariketa eta adibide askoren bitartez.

Manu Lopez Gaseni

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.

 


Tags: gazte literaturahaur literaturaitzulpen ikastaroaitzulpengintzaliteratura