Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Hiri asko bere baitan egitasmoaren aurkezpena

Jardueren Agenda

Aurkezpena

Hiri asko bere baitan egitasmoaren aurkezpena

Martxoak 27, Ostirala
19:00 - 20:00

Hiri asko bere baitan egitasmoaren sortzaile eta arduradunak gurekin izango dira, horren aurkezpena egiten.

Zuzeneko elkarrizketa formatuan, proiektuko egileak sormen prozesuaren gora beherak azalduko dituzte, eta obra bakoitzaren egitea aletuko dute. Horrez gain, bideoak proiektatuko dira eta erakustetatik kanpo gelditu diren, baina sorkuntza prozesuan zehar eginiko hainbat argazki erakutsiko dira.

Zer da Hiri asko bere baitan?

…BILBOKO ZORTZI BARRUTIETAN BARRENA. Sorkuntza, Bilbo eta Euskara ardatz bezala hartuta, literatura, musika eta argazkigintza nahastu nahi ditugun hiru lagun gara. Gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu, eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu.

Horretarako, 2014ko apiriletik azarora arte iraun duen zortzi hilabeteko sorkuntza prozesuan zehar, zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortu ditugu, Bilboko barruti bakoitzeko bana.


Tags: aurkezpenabilboeuskara bilboneuskararen etxeahiri asko bere baitanjarduerak euskaraz bilbonkultura bilbon