Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Hitzaldia: Game Erauntsia: Bideojokoen mundua partekatu, eztabaidatu eta gozatu

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Hitzaldia: Game Erauntsia: Bideojokoen mundua partekatu, eztabaidatu eta gozatu

Azaroak 14, Larunbata
11:00 - 13:00

Azaroaren 14an, larunbataz, Euskararen Etxea bisitetarako zabalik dagoela aprobetxatuz, Game Erauntsia komunitateko lagunak izango ditugu gurekin.

Duela urtebete sortu zen euskal bideojokalariak batzeko gune honek eskeintzen duena eta aurrera begirako erronkak azalduko dizkigu.

Game Erauntsia, bideojokoei buruz euskaraz partekatu, eztabaidatu eta gozatzen duen komunitate zabal hau, indartzen ari da, eta dagoeneko guztion eskura jarri ditu GETB bideojokoen telebista, txapelketa sistema bat, artikulu eta gameplayak partekatzeko gune bat…

Oraindik zer den ez dakizula?

Hau guztia izango dugu:

  • Iker Bellido (sarean Roboute Guiliam) jokalari eta youtuber bezala bere esperientzia kontatuko du.
  • Ondoren, euskaraz dagoen eta software librekoa den SuperTux Kart txapelketa bat egingo dugu.
  • Honekin batera Game Erauntsiko webgunean zuzenean eta streaming bidez txapelketa hau komentatuko dugu eta emititu. Eta bideo hau Youtubera nola igo eta “Game play” (bideo iruzkindu) bat atarian nola publikatu erakutsiko dugu.
  • Minecraft zerbitzarian ere nola apuntatu eta bertan ibili erakutsiko dugu.

Hainbat gauza, ezta? beraz, hurbildu eta ikasi eta disfrutatzera!


Tags: bideojokoakgame erauntsiahitzaldiakomunitatea