Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Hitzaldia: Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten. Sabeletik mundura

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Hitzaldia: Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten. Sabeletik mundura

Urtarrilak 23, Ostirala
18:00 - 20:00

Sabeletik mundura egitasmoko buruak haurtxoen inguruko hitzaldia eskainiko digu, “Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten” izenburupean. Honetan, haurtxoaren elikadura, higienea – bainua eta pixoihalak-, eta haurtxo eta gurasoen beharrak bateratzeko eta lehen hilabeteak elkarrekin euskaraz gozatzen ikasteko gako praktikoak emango dizkigu.

Alde praktikoaz gain, euskaraz zein baliabide dauden ere azalduko ditu (aldizkariak, webguneak…).
Ohiko hitzaldi bat baino, helburua entzuleen parte hartzea sustatzea da, guraso izatera doazenen edo izan berri direnen beldur eta galderei erantzuna emango zaielako.
Haurdunalditik 2 urteko haurra dutenen bitartekoei zuzenduta dago.

Zer da Sabeletik mundura

Sabeletik Mundura gurasotasuna, hasi aurretik ere euskaraz bizitzeko aukera izateko helburua duen webgunea da. Informazioa, hitzaldiak, online hitzaldiak eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, norberaren beharretara egokituz. Gurasotasun kontzientea, parte hartzailea eta parekidea sustatzen ditugu euskaraz.

Informazio gehiago: sabeletikmundura.com


Tags: euskararen etxeaeuskaraz hezitzenhitzaldiajarduerak euskarazsabeletik mundura