Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Gurasoei zuzendutako hitzaldia: Sare sozialen abantailak eta arriskuak

Jardueren Agenda

Hitzaldia

Gurasoei zuzendutako hitzaldia: Sare sozialen abantailak eta arriskuak

Abenduak 13, Larunbata
11:00 - 13:00

Azkue Fundazioan teknologia, sarea eta internet eta euskara uztartzeko helburuarekin lan egiten dugu. Egun, sare sozialak gure bisitzako esparru nabarmena betetzen dute eta eguneroko jarduera bilakatu da horietan aritzea. Harremanak aldatu dira baita ere.

Gurasoek maiz arduratu egiten dira, ez dutelako ulertzen sare sozialak zertan datzan eta zein erabilpen ematen zaizkien. Ez dakite ona edo txarra den beraien seme-alabak sare sozialetan ibiltzea baimentzea.

Hitzaldi honetan guzti horri buruz hitz egingo dugu hurrengo egitarauarekin:

  • Sarrera : Sare sozialak eta adingabeak
  • Abantailak : Hezkuntzarako abantailak, abantail sozialak
  • Arriskuak: Ziberbulling, menpekotasuna..
  • Heziketa: Prebentzio neurriak, praktika onak

Jakinaraztea zeintzuk diren Sare Sozialen abantaila eta arriskuak. Hauen erabilera egokia egiteko heziketa ematea.

Doako jarduera.

* Goiz horretan Euskararen Etxean haurrentzako beste jarduera hau dago ere: Onintze Goitiz ipuin kontalaria. Haurrak begiraleekin egongo dira eta zaintza bermatuta dago. Gurasoek aukera dute, beraz, hitzaldi honetara sartzeko bitartean.


Tags: euskararen etxeahitzaldiajarduerakjarduerak euskarazsare sozialak