Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ikastaro – lantegia: Nola landu behar dut nire nortasun digitala arlo profesionalean etekina ateratzeko?

Jardueren Agenda

Lantegia

Ikastaro – lantegia: Nola landu behar dut nire nortasun digitala arlo profesionalean etekina ateratzeko?

Martxoak 04, Asteazkena
18:00 - 19:00

Ikastaro honen helburua, gazteria nortasun digitala sortu eta zaintzeari buruzko arduraz ohartzea da. Egun, gure jarduera digitala gure eguneroko bizitzaren islada da eta sarritan uste dugun baino gauza gehiago partekatzen ari gara sarean eta sare sozialetan.
Pribatutasuna zaintzea oso garrantzitsua da, sare sozialetan gabiltzanean batez ere. Eta horretarako baditugu baliabide batzuk; baina ondo doitzen ditugu?
Eta bestalde, gure irudiaren islada interneten gure gaitasun eta ezagutzen erakus leihoa izan daiteke baita ere. Sarean partekatutakoa gure arlo profesionalean nabarmentzeko eta lana bilatzerako orduan erabakiorra suerta daiteke? Ba al zenekien egun lan eskeintzak betetzeko enpresek hautagaien interneteko irudia ikertzen dutela?

Beraz, nortasun digitala sortu eta honi etekina atera behar diogu eta partekatzen duguna zaindu.
Nortasun digitala hori eraiki eta osatzeko jarraitu beharreko pausuak aztertuko ditugu ikastaro honetan.


Tags: Euskarahitzaldiajarduerak euskaraz bilbonkultur jarduerak bilbonlana billatunortasun digitala