Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia

Jardueren Agenda

Ikastaroa

Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia

Urtarrilak 28, Asteazkena
18:00 - 20:00

Instagram argazkiak eta bideo laburrak partekatzeko sare soziala da. Irudietan argazki efektu ezberdinak ezartzea ahalbidetzen du eta irudi hori guztiz aldatzea, marko, filtro, zein koloreen bidez beste itxura eta zentzu ezberdina lortuz.
Materiala horiek beste sare sozial batzuetan ere partekatzeko aukera ematen du.

Antzinako Kodak Instamatic eta Polaroid kamerak gogora ekartzen ditu argazkiek hartzen duten itxuragatik.

Instagram oso sare soziala famatua bilakatu da azken urtetan, azken finean gure eguneroko bizitza partekatzeko modu azkar eta sortzailea bihurtu delako. Esaten ohi da, argazkilari onak garelakoaren antzematea sortzen duela…

Egun, erabiltzaileek denetarik partekatzen dute Instagramen eta sare paregabea bihurtu da paisai, pertsonai, moda, janari… eta abar luze bateko edukiak zabaltzeko.

Euskararen Etxean ospatuko dugun ikastaro – lantegi honetan aplikazio honen nondik-norakoak ikasiko ditugu eta oinarriak azaldu: zertarako balio duen, erabiltzen hasteko beharrezko ezaugarriak, nola egin lagunak Instagramen erabiltzaileen artean, erabiltzaile taldeak …

Eta guzti hori praktikotasun ikuspegi batetik landuko dugu eta zuzenean  aplikazioa erabiltzeari ekingo diogu. Argazkiak atera eta sare honetan partekatzen hasiko gara. Beraz, sormena piztuko dugu baita ere.

Beste erabiltzaile euskaldunak ezagutzeko aukera izango dugu. Ba al zenekien euskaldunak jo ta ke gabiltzala Instagramen? Eta euskaldunon komunitatea sortzen ari dela sare honetan?

Instagram_Android

Beharrezko materialak: gogoa eta sakelako telefonoa.

Plaza kopurua: lehen saio honetan 20 lagunentzako lekua izango da, jarduera eta praktika erosotasunez burutu ahal izateko.
Eskaera gehiago egonez gero, beste saio bat antolatuko dugu otsailean.

Jarrai gaitzazu eta hasi partekatzen!


Tags: euskaldunakeuskaldunak sare sozialetaneuskararen etxeaikastaroainstagramjarduerak euskarazlantegiasare sozialak