Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Jardueren Agenda

Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Ekainak 07, Larunbata
10:30 - 14:30

Ekainaren 7ko goizean Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean.

Iparraldeko EKE Elkartearekin antolatzen dugun lehiaketa honetako sei irabazleak zeintzuk diren ezagutuko dugu eta beraien lanei buruzko azalpena emango digute ere irabazleek.

Irudimena2014-irudia-apaisatua

Ekitaldi xumea izango da, baina jardueraz beterik: graffiti lantegi bat antolatu dugu goizari hasiera emateko, musika ekitaldiak izango ditugu ere eta ondoren sari banaketa eta solasaldirako tartea pintxo batzuk dastatzen ditugun bitartean.

Horrela antolatu dugu goiza:

  • 10:30etan
    Ongi etorria eta aurkezpenak
  • 10:30etatik – 12:00etara
    Graffiti tailerra400 muralismok eskainia. Lantegi honetan parte hartzeko hemen sakatu.
  • 12:00etatik  – 12:20etara
    Musika Zeze taldearekin
  • 12:20etatik  – 12:40etara
    Musika Josu Bergara kantariarekin
  • 12:45etatik  – 13:15etara
    Sari banaketa ekitaldia
  • 13:20etatik aurrera
    Agurra eta solasaldia eta pintxoak

Ekitaldia publikora zabalik dago. Gonbidatuta zaude!

 

Kantarien bideoak
Zeze:


Josu Bergara:

 

 


Tags: 400 muralismoazkue fundazioaekeekitaldiagraffitiirudimena sariakjosu bergaralantegialehiaketamusika ekitaldiasari banaketasariakzeze