Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Ixabel Agirresarobe (bakarrizketa): Emakumeak protagonista

Jardueren Agenda

Aurkezpena

Ixabel Agirresarobe (bakarrizketa): Emakumeak protagonista

Abenduak 15, Astelehena
19:30 - 20:30

Emakume bat ausnarketan hasi zen ez zuelako askotan historiako liburu ofizialetan emakumeen presentziarik topatzen. Azaltzen ziren gehienetan gainera bigarren planoan edo norbaiten emazte, arreba edo alaba gisara izaten ziren.
Horrekin aspertuta emakumeak protagonista izan diren istorio, ipuin zein benetako pasarteak topatu arte ez zuen pakerik izan eta hona hemen bakarrizketa moduan azaltzen digun posible dela emakumeak protagonista izatea.
Horretarako Toti Mtnz de Lezea, Azkue, Errose Bustintza “Mañariko”, herri ipuin anonimo eta oraindik lekuko dugun Inaxi Etxabe emakume bertsolariaren testigantzak bildu ditu.
Bakarrizketa moduan aurkezten dugun arren baditu ipuin kontaketa eta antzerki ikutuak.

Nori zuzendua: Nerabe eta helduak
Partaideak: Ixabel Agirresarobe
Iraupena: 60 min.


Tags: emakumeak protagonistaeuskararen etxeaixabel agirresarobejarduerak euskaraz