Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • “Joxean´S Hil Eben” filmaren proiekzioa

Jardueren Agenda

Proiekzioa

“Joxean´S Hil Eben” filmaren proiekzioa

Ekainak 12, Osteguna
19:00 - 21:00

Joxean´S Hil Eben izenburuarekin izendatu du Katihotsak Logia kultur elkarteak Ataun Of The Dead film odoltsuaren bigarren zatia.

Zonbi karlistak eta banpiro jeltzaleak dira bigarren zati honetako protagonistak: “Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XIX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, eta kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dute”.

JOXEANSHilEben_webgunea
Beñat Irurrioz zuzendarietako baten hitzetan: “Estilo edo genero nahasketari dagokionean, egia da collage handi bat dela film guztia: Spaghetti Western-a eta B serieko filmen arteko nahasketa baten antzekoa da”.
Adi, trilogiaren hirugarren zatia ere diseinatuta baitaukate: “Zumalakarregi Nabarraldeko momien eta eurek berpizturiko Antso Nagusi momifikatuaren aurka borrokatuko da”.
Joxean’s Hil Eben Bilboko Euskararen Etxean proiektatuko da, ekainaren 12an, 19:00etan. Filmaz gain, bi trailer faltsu ere ikusi ahalko dira, eta zuzendariak bertan izango dira emanaldia aurkezteko.

 

 


Tags: Ataun Of The DeadBeñat Irurriozeuskararen etxeafilmajarduerakJoxean´S Hil Ebenproiekzioa