Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Kontzertua: Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia

Kontzertua: Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza

Martxoak 23, Osteguna
19:30 - 21:00

Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza musikariak martxoaren 23an kontzertua eskainiko du Euskararen Etxean. 19:30etatik aurrera iaz kaleratu zuen bakarkako lanaz disfrutatzeko aukera izanen da: Ekiza.

“Norbait begien aurrean biluzten denean, norbaitek dena erakutsi nahi dizunean, beste aldera begiratzen duzu. Ez gaude ohituta biluziari aurrez-aurre begiratzen. Gordina da, benetakoa, benetakoegia da, beroegia, hotzegia. Horrelako zerbait gertatzen da Jurgi Ekizaren diskoarekin”, halaxe definitzen du Anari musikariak baionatarraren azken lana.

Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan.

 


Tags: ekizajurgijurgi ekizakontzertuamartxoawillis drummond