Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Jarduerak Eta Espazioak  •  Jarduerak  •  Jarduerak Agenda • Kontzertua: Anari

Jardueren Agenda

Musika ekitaldia

Kontzertua: Anari

Martxoak 17, Osteguna
20:00 - 21:00

Martxoaren 17an, 8 begi antzezlanaren ondorenAnariren kontzertua izango dugu Euskararen Etxean.

Anari, Anari Alberdi, 1970.ean jaiotako abeslari eta musikagile azkoitiarra da. 1997an argitaratu zuen bere lehen lana eta ordutik bakarreko bost disko eta Petti kantariarekin beste bat aurkeztu ditu.

Bere lanek oso kritika onak jaso izan dituzte eta sarritan euskal PJ Harvey dela esan ohi dute, edo Cat Power eta Nick Cavekin alderatu izan dute.

Bere lanak:

  • Anari (Esan Ozenki, 1997). CD.
  • Habiak (Esan Ozenki, 2000). CD.
  • Anari ta Petti (Metak, 2003), lau kanta biltzen zituen CD berezia, Pettirekin elkarlanean.
  • Zebra (Metak, 2005). CD.
  • Anari Kafe Antzokian Zuzenean (Bidehuts, 2008). Single eta EPa.
  • Irla Izan (Bidehuts, 2009). CD.
  • Zure aurrekari penalak (Bidehuts, 2015). CD.

2007an eta Inoren Ero Ni eta Lisabö taldetako kideekin batera Bidehuts disko etxea sortu zuen, bere lanak askatasunez argitaratu ahal izateko.

Zure aurrekari penalak disko berria argitaratu du maiatzean. Oraingoan, kontzertu intimoa eskainiko digu.

Anari “Zure Aurrekari Penalak” bH033CD from bIDEhUTS.net on Vimeo.

Anari ohiko taldearekin aritu zen diskoa grabatzen: Borja iglesias (gitarra), Drake (baxua), Mikel Txopeita (bateria) eta Mariano Hurtado (pianoa eta teklatuak). Horiez gain, Lisaböko Jabi Manterolak eta Karlos Osinagak gitarrak sartu dituzte, Audienceko Ager Ensunzak sokak eta Eneko Modydick-ek ahotsa eta gitarra akustikoa.
Edukiaren harira, diskoa jarri eta berehala jabetzen gara Anariren disko baten aurrean gaudela: azkoitiarraren fraseatzeko modua, kantuen tempoa… baina, beste gauza guztien gainetik, teklatu eta pianoen presentzia gailentzen da diskoan, Nick Caveren eraginez-edo.

Halere, Anariren diskoek sarritan gordetzen dute harribitxiren bat, hasiera batean berea ez dirudien kantu bat, baina berea egiten duena, berez. Aurreko Irla Izan hartan Distantzia izan zen, 80ko Rock Amerikar Berritik edaten zuen doinu bikaina, The Dream Syndicate eta antzekoen itzalpean eraikia. Bada, oraingoan, sorpresa ezkutua, edo bere ohiko jariotik gehien bereizten den kantua, Hareago da, Mikel Laboaren minimalismoa eta 16 Horsepower banda estatubatuarraren country gotikoa uztartzen duena.


Tags: anarieuskararen etxeajarduerak euskaraz bilbonkontzertuakultur jarduerak euskaraz bilbonmusika bilbon